Faseak eta estrategia

 

FORLAN proiektua 2020ko irailean hasi eta 2022ko abenduan amaitu zen. Tarte horretan, enplegurako oinarrizko gaitasunak ikasteko estrategiak diseinatu eta ezarri ziren, kualifikazio gutxiko helduen premietara eta testuingurura egokituta.  

Esperimentazioak fase hauek izan ditu:

  • Parte hartzaileak erakartzea, atxikitzea eta baloratzea
  • Lagun egitea
    • Gaitasun pertsonalen gaineko prestakuntza
    • Banakako coaching/mentoring saioak
    • Laguntzeko funts malgua
  • Prestakuntza
    • Komunikazio gaitasunak.
    • Matematika gaitasunak
    • Gaitasun digitalak
  • Gaitasunen azken balorazioa

Prestakuntza eskualde hauetan eman da:
- Cintruénigo (Tutera)
- Tutera
- Iruñea

Zertan dira desberdinak FORLAN proiektua eta helduentzako oinarrizko gaitasunei buruzko prestakuntza tradizionala?

  1. Pertsonari egokitzen zaio: norbaitek prestakuntza jasotzeko izan ditzakeen oztopo fisikoak eta emozionalak identifikatzen ditu, eta horiek eraisteko baliabide espezifikoak aplikatzen ditu (garraioa, kontziliazioa, banakako coachinga...)
  2. Malgua da: modalitate hibridoa da, aurrez aurrekoa zein telematikoa izan daitekeena, eta ordutegi malgutasuna du.
  3. Jarraipen eta laguntza pertsonalizatua barne hartzen du, une oro ikasleentzat eskuragarri dagoen erreferentziazko pertsona baten bidez.
  4. Arreta emozionala ere ematen du
  5. Prestakuntza modulutan banatzen da, aldez aurretik eskuratutako ikaskuntzei balioa emateko eta ikaskuntza prozesua arintzeko.
  6. Enpresak inplikatuak daude prozesuaren hainbat fasetan, bai premiak identifikatzerakoan, bai ezagutza sortzerakoan
  7. Edukiak praktikoak dira eta tokiko merkatuaren beharretara egokituak daude
  8. Gainera, prestakuntza osatzeko, jardunbide egokiak trukatzeko tailer eta saio batzuk egin dira helduentzako oinarrizko gaitasunen prestakuntzan parte hartzen duten eragileekin, hala nola gizarte erakundeekin, enpresekin, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin.

 


LANERAKO PLANA

FORLAN proiektua 3 fasetan egin da, 28 hilabetez (2020ko irailetik 2022ko abuztura).

Diseinua. Gaitasunak ebaluatzea eta ikaskuntza estrategiak diseinatzea

  • Eguneratu egin dugu Hezkuntza Departamentuak ikastetxe sarean helduen oinarrizko gaitasunak baloratzeko erabiltzen duen metodoa.
     
  • Halaber, oinarrizko gaitasunak ikasteko estrategia berriak garatu ditugu kualifikazio maila txikiagoa dutenentzat.
    • FORLAN proiektuaren esparruan ikaskuntza estrategia berriak diseinatzeko praktika inspiratzaileen azterketa 
    • FORLAN proiektuaren esparruan ikaskuntza estrategia berriak diseinatzeko praktika inspiratzaileen azterketaren eranskinak 
    • Ikaskuntza estrategien egikaritze laburpena 
    • Executive Summary Learning Strategies

Esperimentazio pilotua

10 hilabete, 2021eko martxotik 2022ko otsailera

Esperimentazio pilotuak helburu du oinarrizko gaitasunak ikasteko estrategiak testatzea, bi fase progresibotan, baloratu ahal izateko ea egokiak eta eraginkorrak diren, Nafarroan eskalagarritasuna izan dezaketen, eta Estatuko eta autonomia erkidegoetako politiketara eraman daitezkeen.

  • Metodo berria hiru testuingurutan aplikatzen ari da:
    • In situ prestakuntza enpresetan
    • Gizarteratze aktiboko ibilbidearen parte gisa
    • Enpresen eraldaketa digitaleko planen esparruan

Ebaluatzea, eskalatzea eta transferitzea

  • Oinarrizko gaitasunak ikasteko estrategien egokitasunaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren esperimentazio pilotuaren azken ebaluazioa egin dugu.
  • Nafarroan gaitasunak hobetzeko eta estatu mailako politiketan eta legedian aldaketak egiteko proposamen bat egin dugu, esperimentazio pilotuaren ebaluazioaren emaitzen arabera.
  • Lortutako esperientzia eta ezagutza partekatu ditugu beste eskualde batzuekin, ezagutzak eta jardunbide egokiak trukatze aldera.
    • Oinarrizko gaitasunak ikasteko estrategiak 
    • Proiektuaren ebaluazioaren txostena
    • Ebaluazio txostenaren egikaritze laburpena 
    • Executive summary of the evaluation 
    • Ikaskuntzen hasierako balorazio (VIA) eguneratua eta berrikusia ebaluazioaren arabera 
    • Nafarroan helduen oinarrizko gaitasunak hobetzeko plana 
    • Plan for the improvement of basic skills in adults in Navarra
    • Esperientzia Estatura eta beste autonomia erkidego batzuetara eramateko aukera
    • Recommendations and guidelines for the transferability of the lessons learned from FORLAN

 


TAILERRAK, JARDUNALDIAK ETA MINTEGIAK

Proiektuaren bilakaeran zehar, hainbat jardunaldi, tailer eta mintegi egin ditugu. Horiek aukera eman digute esperientziak eta aurkikuntzak partekatzeko, eta talde pilotuekin esperimentatzeko mekanismoetan jakinarazteko nola zihoan proiektuaren garapena, taldeen bilakaera eta esperimentatzeko mekanismoak.


Esperientzia berritzaileei buruzko tailerra


Tailerrean erabilitako aurkezpena 

Proiektuaren hasierako fasearen ardatza izan zen helduentzako oinarrizko gaitasunei buruzko prestakuntzan dauden esperientziak aztertzea. Ondoren, topaketa bat antolatu zen, eta horretan profil oso desberdineko 90 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte: besteak beste, autonomia erkidegoetako enplegu zerbitzuek, esku hartze sozialeko profesionalek, ikertzaileek, EBko erakundeetako ordezkariek eta irakasle prestatzaileek. Jardunaldi horretan, aukera izan genuen bi kontu hauek sakonago ezagutzeko: batetik, ICDL Europe erakundeak sustatutako gaitasun digitalen prestakuntza eta ziurtapeneko esperientzia, eta bestetik Espainiako Gurutze Gorriak nola lantzen duen dimentsio askotatik kualifikazio txikiko pertsonen orientazioa, prestakuntza eta enplegua.  

Elkarrekin hausnartu genuen zein diren elementurik lagungarrienak gaitasunen hasierako balorazio eraginkorra egiteko, bai eta zein diren ere metodologiarik eraginkorrenak ikaskuntza estrategia egokia gauzatzeko. Laburpen honetan zehatz-mehatz ikus dezakezu zer ideia eta gogoeta partekatu genituen.


Gaitasunen eta ikaskuntza estrategien hasierako balorazioari buruzko tailerra

Bigarren tailerra proiektuaren lehen fasearen esparruan egin zen, esperimentazioaren diseinua gai hartuta. Helburua zen, batetik, proiektu pilotuaren emaitzak ezagutzea eta partekatzea gaitasunen hasierako balorazioari dagokionez, eta, bestetik, talde esperimentalarekin probatuko ziren prestakuntza estrategia berritzaileen proposamenak aurkeztea.


Eztabaida tailerra, Nafarroan gaitasunak hobetzeko plan bat egiteko politiken proposamenen gaineko dokumentu bati buruzkoa

Bi urtez inplementatu ondoren, FORLAN proiektua azken garapen fasean zegoen, eta 2022ko abenduan amaitu zen. Aldi horretan, oinarrizko gaitasunei buruzko prestakuntza eredu berritzaile bat jarri zen abian, helburu duena kalteberatasun egoeran dauden helduei sarbidea eta jarraitutasuna erraztea. Horretarako, konponbide sorta bat diseinatu zen prestakuntza prozesuaren etapetan eta, bereziki, ikaskuntza metodologian. Tailerraren helburuak hauek ziren:

  • Proiektua garatu ondoren izandako ikaskuntza nagusiak partekatzea. 
  • Hausnartzea eta eztabaidatzea nola hobetu Nafarroan helduei oinarrizko gaitasunetan ematen zaien prestakuntza.

Eztabaida tailerra, ikasitakoa estatu mailako eta beste eskualde batzuetako politiketara eramateko txosten bati buruzkoa

FORLAN proiektuaren amaierako tailer horretan, asmoa zen izandako esperientzia eta eskuratutako ikaskuntzak partekatzea. Esperientzia horri esker, elementu horien egokitzapenari buruzko ikaskuntzak lortu ditugu, helduei oinarrizko gaitasunetan ematen zaien prestakuntzaren estaldura zabaltzeko. Lortutako ikasgaietako asko helduentzako beste prestakuntza politika batzuetan ere aplika daitezke.