Presentación

FORLAN Europako Batzordeak finantzatzen duen proiektu pilotu bat da, eta ikaskuntza estrategia berriak probatzea du helburu. Estrategia horiek irakurketa eta idazketako oinarrizko gaitasunak edo gaitasun numerikoak menderatzen ez dituzten edo gaitasun digital gutxi duten helduei daude zuzenduta, oinarrizko gaitasunak ikas ditzaten. Helburu nagusia da pertsona horiek kalitate handiagoko eta iraupen luzeagoko lanak lortzea.

Horretarako, edukiak eta prestakuntza metodoak pertsona bakoitzaren beharretara egokitzea proposatzen du. Proiektuak, halaber, hobekuntzak proposatuko ditu ikasleen gaitasunen hasierako balorazio sisteman, diagnostiko hobea egiteko, gaikuntza talde homogeneoak sortzeko eta abarrerako. Era berean, egindako prestakuntza egiaztatzeko proposamen bat eginen du.

Raya separación

 


Listado de logos1

Listado de logos2

Ir al inIcio