Proiektua

FORLAN Europako proiektu esperimentala da, Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzen ari da, eta sortu da Espainiak duen erronka garrantzitsuari aurre egiteko asmoz; hau da, oinarrizko kualifikazioa (irakurketa eta idazketa, oinarrizko trebetasun matematikoa eta ingurune oso teknologikoetan arazoak ebazteko gaitasuna) lortu ez duten helduak trebatzea, haien enplegagarritasuna eta garapen profesionala bermatzeko.

Erronka horri aurre egiteko, diseinatu da esperimentazio bat helburu duena kualifikazio maila/gaitasun txikia duten helduen premietara eta testuingurura egokitutako ikaskuntza estrategia berriak probatzea. Estrategia horiek fokua jartzen dute komunikaziorako, oinarrizko matematikarako eta arlo digitalerako gaitasunen garapenean, gizarteratzeko eta enplegu aktiboko ibilbide pertsonalizatuen zati gisa.

Zergatik da garrantzitsua?

  • Gaur egun, Espainiak eta haren autonomia erkidego guztiek, Nafarroak barne, EBn gaikuntza urria duten pertsonen tasarik altuenetako bat dute.
  • 2019an, 25 eta 64 urte bitarteko Espainiako biztanleen % 38,7k bigarren hezkuntzako lehen etapako edo beheragoko ikasketa maila zuen (INE – Eurydice España). Nafarroan, % 29,2k zuen ikasketa maila hori.
  • Enplegu, Hezkuntza eta Gizarte Eskubideen Departamentuen arteko lankidetza sendotu nahi da.


 

Metodologia
Proiektuak eduki eta prestakuntzako estrategia berriak planteatzen ditu, profil bakoitzaren beharrei zuzenduak. Parte hartzaileak bi esparrutakoak dira:

I. eremua: enplegu zerbitzu publikoak eta gizarte zerbitzuak

  • Denbora luzez langabezian egon direnak: Gutxieneko Diru Sarreren Programan daudenak, kualifikazio txikia izanda eta gizarteratzeko edo enplegu aktiboko ekintzekin edo ibilbideekin.
  • Aldi baterako enpleguak edo enplegu ez-egonkorrak dituzten pertsonak, etengabe lan merkatuan sartzen eta bertatik ateratzen ibili eta soldatak Nafarroako gutxieneko errentaren programarekin osatu ohi dituztenak.

II. eremua: zerbitzuetako, eraikuntzako eta industriako enpresak

  • Kualifikazio maila alde batera utzita, garapen profesionalari eta enpresaren lehiakortasunari laguntzeko gaitasun digitalak behar dituzten langileak.

Halaber, proiektuak proposatu du zer hobekuntza egin beharko liratekeen ikasleen gaitasunen hasierako balorazio sisteman, beharren diagnostiko hobea egiteko eta prestakuntza egokituagoa eskaintzeko. 

Europako Batzordearen Enplegu eta Gizarte Berrikuntzako Europako Programaren barrenean (EaSI, Progress ardatza) kofinantzatutako proiektua da.

 


Esperimentazioaren diseinua
 

Motibazio pertsonala ardatz hartzea, prestakuntzaren eta lanbidearen garapenean arrakasta izateko faktore gisa   🡺
  • Aurretailerra zeharkako gaitasunetan
  • Identifikatzea zer autopertzepzio duten alderdi ez-kognitiboetan (motibazioa, autoestimua...)
  • Prestakuntza jasotzeko oztopoak identifikatzea
Prestakuntzaz kanpoko elementuak erabiltzea, prestakuntzan sartzea eta bertan jarraitzea errazteko   🡺
  • Jarraipen pertsonalizatua
  • Identifikatutako oztopoak gainditzeko laguntzako funts malgua
    • Bakoitzaren kontziliazioa (ludoteka)
    • Prestakuntzarako banakako laguntzak
    • Zeharkako gaitasunetan oinarritutako laguntzak
Prestakuntzaren malgutasuna   🡺
  • Aurretiazko ezagutza aitortzea: gaitasunen hasierako balorazioa (VIC gaztelaniaz)
  • Ikasgela birtuala (alderdi bikoitza: prestakuntza internet bidez jarraitzea bertaratu ezin denean, eta edukiak indartzea)
  • Prestakuntzaren modularizazioa
Ikaskuntza estrategia aktiboak edo berritzaileak, eta prestakuntza norberaren eta laneko premiekin lotzea   🡺
  • Laneko ingurunearekiko lotura estua, enpresa bazkideekiko lankidetzaren bidez
  • Prestakuntzaren jarraipena egitea eta laguntzea
  • Gaitasunetan jartzea arreta 
  • Pertsonalizazioa 
  • Testuingurua erabiltzea eta edukiak errealitatean aplikatzea
  • Horizontaltasuna ikasleen eta irakasleen artean
Programa paraleloak, zeharkako gaitasunak hobetzeko eta pertsonak ahalduntzeko norberaren ikasteko gaitasuna indartuta   🡺
  • Zeharkako gaitasunak laguntzeko saioak (taldekoak) eta banakako laguntza, beharrezkoa denean
  • Gune "seguruak" sortzea, ikasleek prestakuntzaren garapenaz arduratzen dituen gaiak proposa ditzaten. 

 


Bazkideak

Bazkideek proiektu honetan parte hartzea oso garrantzitsua izan da, eta hori da proiektu honek helduen ikaskuntzarako beste estrategia batzuekin duen diferentzietako bat. Erakunde guztiak inplikatuak egon dira etapa guztietan, premiak identifikatzetik hasi eta premia horiek irakasleei eta koordinatzaileei helaraztera arte.

Gainera, prestakuntzaren diseinuan, identifikatu da zein diren pertsona askoren parte hartzea sarritan zailtzen duten oztopoak, eta prestakuntza bizitza pertsonalarekin uztartzea errazten duten neurriak sartu dira.